Emakumeen aurkako indarkeriaren arazoarekiko sentsibilitaterik ez izatea leporatu dio taldeak Bilboko Udalari, 'generoen arteko berdintasunaren aldeko borroka ikusaraziko duen mural bat egiteko' baimena eskatu eta ukatu egin zaielako.
Halaber, Berdinotxar batzordea Bilboko Udalaren "Andre ta Jabe" programaren bitartez sortu zela gogorarazi dute, eta horregatik orain Udalak lana 'ez errazteak' sumindu egin ditu: "batzorde honen helburua auzo hobea sortzea da, baliabide gehiagorekin; emakumeen eta gizonen, talde etnikoen eta abarren arteko desberdintasunik gabe; hala ere, tristeki egiaztatzen dugu sistemak eta erakunde publikoek benetan zaila egiten digutela."
Elkarretaratzea gaur goizeko 11:00etan egin dute, Kepa Enbeita plazan.
UDALA NON DAGO GURE MURALA? AYUNTAMIENTO NO NOS ESCONDAS!
— Pa...Ya Konpartsa (@PaYaKonpartsa) June 17, 2021
Gaurko kontzentrazioaren irudi batzuk.
Imágenes de la concentración de hoy.#Otxarkoaga #otxar #berdinotxar #BerdinOtxar #andretajabe pic.twitter.com/nIgeUlkFwc