Urriaren 14an hasiko da Bilboko "Film Sozialak" Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren 13. edizioa. Kultura, Communication eta Desarrollo erakundeak antolatzen du urtero eta gizartean dauden errealitate "ezkutuak" plazaratzea du helburu, proiekzio luze zein laburren bitartez.
Bizkaian kokatuta dauden kultur espazio ezberdinek hartuko dituzte datorren astetik aurrera munduko txoko ezberdinetatik ekarritako filmak. Bilbon, Golem Zinemetan, Azkuna Zentroan, Deustuko Unibertsitatean eta FNAC-en egongo dira ikusgai.
Aurtengo jaialdian aukeratutako filmen artean apirilean Otxarkoagan aurkeztutako Hijas del Barrio dokumentala dago, "genero ekitatea" izeneko atalean. Aipatutako auzoko emakumeen historia lantzen duen dokumentala urriaren 18an ikusi ahalko da irekian Golem Zinemetan arratsaldeko 19:00etan.
Hijas del barrio proiektuaren inguruan informazio gehiago irakurri nahi izatekotan: Otxarkoagako emakumeak omendu ditu Hijas del barrio proiektuak.