2022/02/26 18:00

Kontzertuak

Betiko musika: 'Los Chimberos'

Betiko musika: 'Los Chimberos'
Otxarkoagako udaltegia, Otxarkoaga - Txurdinaga

Bilboko Udalak, urtarrilaren 29an, otsailaren 12an eta 26an, martxoaren 12an eta 26an eta apirilaren 9an (larunbatak), "Betiko Musika de siempre" musika-programaren beste edizio bat abian jarriko du Otxarkoaga auzoan. Kontzertuak Otxarkoagako Udaltegian izango dira eta bertan boleroak, Ebroko Erriberako abesti herrikoiak, habanerak edo otxoteak entzun ahal izango dira.

‘Betiko Musika de siempre’ programaren sarrera librea da eta emanaldiak 18:00etan hasiko dira.

Otsailak 26, 18:00 18:00etan, larunbata. LOS CHIMBEROS. Haien errepertorioan bilbainadak, habanerak, zenbait eskualde eta naziotako folklorea eta, noski, euskal musika daude.