2022/05/06 19:00
Otxarkoaga eta Txurdinaga izango dira aurten ere Bilboko Udalak antolatutako "Magiaren Topaketak" programaren edizio berri baterako aukeratutako agertokiak.
Maiatzaren 4tik 29ra bitartean, Otxarkoagako Udaltegiak eta Txurdinagako Garai Lorategiak plazak 13 hitzordu hartuko dituzte, familia osoa gozatzeko proposamenekin.
Maiatzaren 6a. 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegia.
WOODY ARAGÓN (Gaztela eta Leon): “SUPER WOODY”
Publiko gaztea eta heldua.
Kartekin eta mentalismoarekin egindako magian nabarmendu eta saritu da Woody, eta mundu mailako mago ospetsuenetako bat da. Woody Aragon zuzenean ikusteko aukera paregabea, umorerik onena eta magiarik onena nahastuz.