Otxarkoaga eta Txurdinaga izango dira aurten ere Bilboko Udalak antolatutako "Magiaren Topaketak" programaren edizio berri baterako aukeratutako agertokiak.
Maiatzaren 4tik 29ra bitartean, Otxarkoagako Udaltegiak eta Txurdinagako Garai Lorategiak plazak 13 hitzordu hartuko dituzte, familia osoa gozatzeko proposamenekin.
Maiatzaren 12a, 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegia.
HITZALDIA "LA MAGIA EN EUSKADI” DAVID BLANCOREKIN.
Estreinaldia. Publiko gaztea eta heldua.
XX. eta XXI. mendeetako Euskadiko ilusionismo-figurei buruzko hitzaldi atsegin batek pasadizo bitxiak azalduko ditu, eta Euskaditik kanpo arrakasta izan duten etxeko ilusionisten lorpenak eta aintzatespenak ezagutzera emango ditu.