2022/05/28 13:00

Chavini, Mag Gerard: 'Sorprendentemente mágico'

Chavini, Mag Gerard: 'Sorprendentemente mágico'
Garaiko Lorategiak plaza (Txurdinaga), Otxarkoaga - Txurdinaga

Otxarkoaga eta Txurdinaga izango dira aurten ere Bilboko Udalak antolatutako "Magiaren Topaketak" programaren edizio berri baterako aukeratutako agertokiak.

Maiatzaren 4tik 29ra bitartean, Otxarkoagako Udaltegiak eta Txurdinagako Garai Lorategiak plazak 13 hitzordu hartuko dituzte, familia osoa gozatzeko proposamenekin.

Maiatzaren 28a, 13:00etan. Garaiko Lorategiak plaza (Txurdinaga)
CHAVINI, MAG GERARD (Katalunia): “SORPRENDENTEMENTE MÁGICO”
Estreinaldia Euskadin. Publiko familiarra

Mag Gerard magoen belaunaldi berri batekoa da, magia eta ‘stand-up comedy’ nahasten dituena, modu original eta harrigarrian. Kaleko ikuskizun berriak magia bisuala, mentalismoa eta komedia uztartzen ditu, familia osoa harritzeko eta dibertitzeko nahasketa ezin hobea.