2022/05/28 13:00

Magia ikuskizuna

Magiaren topaketak: "Sorprendentemente mágico"

Magiaren topaketak: "Sorprendentemente mágico"
Garai Lorategiak plaza, Otxarkoaga - Txurdinaga

Kataluniatik etorriko da Mag Gerard eta publiko familiarrarentzat eskainiko du ikuskizuna. Magiaren topaketa programaren azken asteburuaren baitan egingo da. Estreinaldia izango da Euskadin.

Mag Gerard magoen belaunaldi berri batekoa da, magia eta ‘stand-up comedy’ nahasten dituena, modu original eta harrigarrian. Kaleko ikuskizun berriak magia bisuala, mentalismoa eta komedia uztartzen ditu, familia osoa harritzeko eta dibertitzeko nahasketa ezin hobea.

Maiatzaren 28an, 13:00etan Garaia Lorategiak plazan izango da.