Otxarkoagako XLI. Umeen Jardunaldiak egingo dituzte 2023ko maiatzaren 13an eta 14an, eta horri lotuta antolatu dute lehiaketa.
Ipuinek gutxienez bi orrialdeko eta gehienez lau orrialdeko luzera izan beharko dute, eta pertsona bakoitzak gehienez ere bi lan aurkeztu ahal izango ditu. Baldintza da ipuinek jatorrizkoak izan behar dutela eta aurrez argitaratu edo saritu gabeak.
Gaia librea izango bada ere, antolatzaileek argitu dute epaimahaikideek bereziki baloratuko dituztela haurtzaroarekin lotuak, baita bakea, tolerantzia, genero berdintasuna, giza-eskubideak eta ekologia bezalako arloak jorratzen dituztenak ere. Osagarri gisa, zuri-beltzezko marrazkiak ere aurkeztu ahal izango dituzte hala nahi dutenek.
Hautatutako pertsonek beren ipuinak irakurri ahal izango dituzte datorren urteko maiatzaren 15ean Otxarkoagan egingo den ekitaldian.
Hemen ikus daitezke lehiaketaren oinarriak zehatz-mehatz.