Datorren ostiralean, hilak 26, Bilboko Udalak Txurdinagako auzokide bat etxegabetuko duen berri eman du Bilboko Etxebizitza Sindikatuak. Udal Etxebizitzetako pisu batean bizi da gaur egun pertsona hau, eta, etxebizitza galduko balu, ez luke nora joanik. Kaltetuaren egoera bereziki muturrekoa bihurtu da, etxebizitzaren betebehar ekonomikoak betetzeko prest zeuden gurasoak zendu, eta alokairua subrogatu ez zelako. Egoeraren aurrean Udal Etxebizitzek ez zuten neurririk hartu auzokidearen egoera erregulatzeko, eta, eraginez, muturreko zaurgarritasun-egoeran utzi dute.
Etxegabetzearen aurkako neurriak zalantzan
Etxebizitza sindikatuak gogor salatu ditu EAJ eta PSE-Eeren kontraesanak; Bilbo udal-etxebizitza gehien dituen hiria izateaz harro mintzatu, baina gerora etxebizitza horiek ez direla modu iraunkorrean ezen baldintza duinekin eskaintzen.
Kritika zorrotza egin diote baita etxegabetze prozesuak debekatzeko gobernuko neurriei; oraindik egunerokotasunean etxegabetzeak ematen direla argudiatuz, kasu honetan, gainera, Bilboko Udalaren gisako erakunde publiko baten eskutik. Udal Etxebizitzaren aldetik kaltetua kriminalizatzeko saiakerak ere jarri ditu mahai gainean Etxebizitza Sindikatuak. pertsona gatazkatsu gisa aurkeztu nahi izan dute kaltetua, auzokideek bizikidetza arazorik ezta akusazioa justifikatu lukeen egoerarik gertatu ez dela dioten bitartean.
Herritarrei deia
Bilboko Etxebizitza Sindikatuak esan duenez, “Udalak gai honetan duen erantzukizun zuzena salatzen dugu eta etxegabetze mota guztiak behin betiko eta baldintzarik gabe eteteko deia egiten dugu”. Hontza gain herritarrei etxegabetzearen aurka mobilizatzeko deia egin die, urtarrilaren 26an, ostirala, 9:30etan, Julian Gaiarre kaleko 4ean.