Otxarkoagako Txotena kalearen ingurua guztiz eraldatzeko plana aurkeztu du Bilboko Udalak. “Hiri-espazioen kalitatea hobetzea” du helburu lizitatzen ari den proiektuak, eta 699.908,95 euroko inbertsioa izango du, Next Generation funtsaren bidez finantziatua. 2020ko uztailean onartu zen funtsa, COVID-19 pandemiaren suspertze ekonomikoan laguntzeko helburuarekin sortua, trantsizioa ekologikoa eta digitala, hazkunde jasangarria, erresilientzia ekonomikoa eta gizarte- eta lurralde-kohesioa sustatzeko.
Bi eremutan zentratuko dira aurreikusitako lanak, 1.710 metro karratuko azaleran guztira: alde batetik, Irumineta kaleko eskailerak berriztatuko dira, eta, bestetik, Txotena kalearen ingurua birnaturalizatuko da. Behin lanak hasita, zortzi hilabete iraungo dutela aurreikusten du Udalak.
Eskailerak berriztatzeaz gain, gutxienez bi metroko pasabide librea bermatuko ditu lana, egun oinezkoen irisgarritasunaren araudia errespetatuko dituena. Baranda berriak ere jarriko dituzte, baita euste-horma bat ere, eskailera ondoko malda finkatzeko.
Obraren eremuan hiri-altzari berriak eta gailu bioosasungarriak ere jarriko dituzte, eserlekurik gabeko pedalak eta bestelako gailuak, baita sei paperontzi ere. Hortaz gain Udalak ingurua “birnaturalizatzea” dute helburu, horretarako askotariko zuhaixkak eta 10 zuhaitz, Magnolia grandiflora espeziekoak, landuz