2025/10/26 19:00 - 20:00

Ikuskizuna

BAD 2025: "TODA LA LUZ DEL MEDIODÍA" dantza Harrobian

BAD 2025: "TODA LA LUZ DEL MEDIODÍA" dantza Harrobian
Harrobia, Otxarkoaga - Txurdinaga

Julián Pacomiok "TODA LA LUZ DEL MEDIODÍA" ikuskizuna aurkeztuko du urriaren 26an 19:00etan Harrobian. ESTREINALDIA EAEn.

La Trilogía del Sol trilogiaren bigarren zatia da Toda la luz del mediodía. Trilogia hau eguzkiaren argiaren, eguerdiko orduaren eta iluntasunen inguruko imajinarioari buruzko ikerketa bat da. Lehenbiziko zatian, rave-aren ideia, eta gorputzak festa batean, egunsentian, nola dauden aztertu zen. Toda la luz del mediodía lanak, berriz, nekazarien bazkalaurreko siestari begiratzen dio, udako eguerdiko bero jasanezinari, eguzkiaren demonio eta mitoei eta haien iluntasun guztiei.