uriola.eus

Santutxuko inauterietan parte hartzeko gonbidapena

 Santutxu

Kaixo lagunok!

Gutun honen bitartez, aurten ere Santutxuko Inauterietan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Auzoko hainbat talde gabiltza prestaketa lanetan eta zuengana jotzen dugu antolatutakoaren berri eman nahian.

Otsailaren 24tik 26ra ospatuko ditugu eta, urtero legez, egitarau zabala eskaintzen saiatu gara!  Hona hemen EGITARAUA:

OSTIRALA 24

TXORO eta MOKOKO pailazoak, Karmelo plazan 17,30etan.

ALBOKARIAK, auzoan zehar, 19,30etatik aurrera.

LARUNBATA 25

UMEEN JOLASAK Ximelgorri aisialdi taldearen eskutik, Karmelo kalean, 17,30etan.

Gaztedi Dantza Taldea auzoan; Karmelo plaza, Garabi plaza eta Arsuagan 19,30etan.

IGANDEA 26

DESFILEA 12,00etan Santutxu kaletik abiatuta.

ERROMERIA, ARIZGOITI taldearen eskutik Karmelo plazan, 18,00etan.

Kolorez bete dezagun auzoa guztion artean!

Santutxuko Familia Elkartea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa