Koadrilen Eguna, bihar, Santutxun

bertonaldizkaria 2012ko mar. 23a, 09:40

Martxoaren 24an, Santutxuko La Zonan, koadrilek ondo pasatzeko hamaika aukera izango dute.

12:30etan pintxo lehiaketa hasiko da. Ordu eta erdi izango dute pintxoak prestatzeko koadrilek, 14:00ean entragatu beharko baitituzte.

Bazkaria 15:00ean izango da eta, digestioa egin eta gero, 17:00ean emango zaie hasiera koadrilen arteko jolasei.

18:00ean poteo-bertso-hop saioa gidatuko dute Peio eta Txaber Ormazabalek Revolta Permanent taldearen babespean.