Karmelo kalea euskarak okupatuko du gaur

bertonaldizkaria 2012ko mar. 30a, 10:57

12. Santutxu eta Txurdinagako Euskararen Astea gaur bukatuko da ekitaldi handi batekin. Play back txapelketa kalean jokatuko da, Santutxuko bihotzean, Karmelo kalean. Espresuki errepidea moztuko da lau orduz partaideek beren dohaiak erakusteko  espazio nahikoa izan dezaten. Aurretik, Euskal Jaia izango da Begoñako udaltegiko Gaztegunean.

Ostirala, martxoak 30

17:00 EUSKAL JAIA. Gazte-gunean.

18:00 PLAY BACK txapelketa. Karmelo kalean.