Basarrate Gazte eguna maiatzaren 18an

bertonaldizkaria 2012ko api. 20a, 12:16

Bosgarren urtez jarraian, Santutxuko ume eta gazteekin lan egiten duten hainbat elkarte batu dira, maiatzaren 18an ospatuko den jaialdia antolatzeko. Arratsalde batez Basarrate plaza beraien eguneroko lanaren erakusleiho bihurtuko dute, ume eta gazteentzako jolasak, tailerrak eta dantza aktuazioak burutuz. 

Elkarrekin sortu dugun bilgune hau irekita dago auzoko gainerako taldeen partehartzeari, eta nola ez, gure gonbidapena jaso ezazue zuek ere gurekin bat egiteko. Urtarriletik hona ondorengo taldeak bildu gara antolaketa bileretan:

  • Begoñako Gazteagunea
  • Irrifarre
  • Jaiotza Eskaut taldea
  • Adsis tailerra
  • Kale dor Kayiko
  • Asti Biltokia
  • Irrintzi
  • Millenium gimnasioa
  • Body Teach Santutxu

Aurreko urteetan bezala, nerabe eta gazteen parte-hartzeari garrantzia eman nahi izan diote, horregatik sortu dute “Basarrate Flash Mob” proiektua. Nahi duenak DVD bat eskura dezake, bertan ikusi ahal izango du auzoko 133 ume, gazte eta nagusik dantzatu duten koreografia. Jaialdiaren egunean 18:30ak puntuan musika ozen entzungo da eta bat-batean jende guztia dantzan hasiko da. Bideoa ikusi eta dantza entsaiatzera gonbidatu dituzte antolatzaileek  santutxutarrak, maiatzaren 18an beraiekin batera dantza egin dezaten. Beraien helburua 200 pertsona dantzan jartzea da. Youtube web orrialdean ere “Flash Mob Basarrate” izenarekin aurkituko duzue bideoa.

Programazioa gutxi gorabehera ondorengoa izango da:

16:30-18:30  Gaztetxoentzako jolas eta tailerrak

  • Ping Pong txapelketa (12-17 urte) “pistako errege” formatuan
  • Zanko saltariak
  • Graffitiak (12-17 urte)
  • Sokasaltoa
  • FotoCalo
  • Capoeira tailerra

16:30-18:30  Umeentzako jolas eta tailerrak

  • Aurpegiak margotzea
  • Ume txikientzako pintura gunea
  • Txapa tailerrra
  • Gatz poteak
  • Malabare tailerra
  • Jausgailua
  • Iturri maketa

18:30 FLASH MOB (Mundu guztia dantzan!!)

18:45-20:00  DANTZA AKTUAZIOAK eta txokolatada

Arratsalde guztian zehar: Argazki erakusketa eta informazio puntua

Dantza aktuzioetan edo Ping Pong txapelketan parte hartu nahi duenak edota jaialdiaren inguruko zalantzaren bat izatekotan, idatzi basarrateflashmob@gmail.com helbidera. Arratsaldetan Begoñako udaltegiko telefonora (944122738) ere deitu daiteke, Gazteguneaz galdeginez.