Santutxu-Athletic, irudi lehiaketa

bertonaldizkaria 2012ko api. 20a, 16:31

Ume eta gazteentzako irudi txapelketa antolatu du Santutxuko Merkatarien Elkarteak. Gaia: nola ez, Athletic da. Santutxutarrek Athletic taldeari dioten maitasuna agertzeko aukera izango dute horrela. Partaideek maiatzaren 4ra arteko epea dute irudiak elkartearen egoitzan entregatzeko (Antonio Egiluz medikua, 1 tarteko solairua, ezkerra).

Txapelketa hiru kategoriatan banatzen da:

  • 3 urtetik 6ra artekoak
  • 7 urtetik 10era artekoak
  • 11 urtetik 14ra artekoak

Maiatzaren 14an partaide guztien lanak erakutsiko dira Tximi Park Berrio Otxoan eta sari banaketa egingo da. Ekitaldi horretara udaleko eta Athleticeko ordezkariak hurbilduko dira.

*Ez dakigu lehiaketaren berri ematen duen kartela zergatik dagoen gaztelania hutsez idatzita