Santutxuko gaztetxean gaur lan eguna + izen aukeraketa

bertonaldizkaria 2012ko eka. 13a, 12:11

Goizeko txanda 11:00ean hasi da lanean eta arratsaldeko lantaldera batu nahi duenak 17:00etatik aurrera izango du aukera Iturriaga kaleko 14. zenbakian. Beharginen helburua barra eta komuna bukatzea eta hormak apaintzea da. Ondoren, 20:00ean iritsiko zaie ordaina poteoarekin. Poteo unea aprobetxatuko dute Santutxuko gaztetxe berriari izena ipintzeko. Jasotako proposamenen artean aukeratuko dute izena.

INFO + Santutxuko Gazte Asanblada