Lander Fernandez santutxuarra atxilotu dute Erroman; manifestazioa 20:00ean Karmelon

bertonaldizkaria 2012ko eka. 13a, 16:06

Europa osoan haren aurkako atxilotze agindua zabaldu zuen Espainiak atzo. Auzitegi Nazionalak hiru urteko espetxe zigorra ezarri zion 2010ean Askatasunaren aldeko zozketa bateko txartelak saltzeagatik baina Auzitegi Gorenak absolbitu egin zuen ondoren. Arratsalderako manifestazioa deitu dute Santutxun, Karmelo plazan 20:00ean.

Italiako Poliziak Arrinda santutxuar preso ohia atxilotu du Erroman, Espainiako Poliziarekin elkarlanean egindako operazioan. Atzo haren kontrako Europako atxilotze agindua eman zuen Espainiako Estatuak eta atxiloketa ordu gutxira jazo da.

Auzitegi Nazionalak hiru urteko espetxe zigorra ezarri zion 2010eko urrian, Askatasuna erakundearen aldeko zozketa bateko boletoak saltzea leporatuta. Boletoak salduta “ETA laguntzen” zuela zioen epaimahaiak. Auzitegi Gorenak, baina, absolbitu egin zuen ondoren, nahikoa froga ez zegoela argudiatuta.

Frantziako Estatuan atxilotu egin zuten 2003ko azaroaren 18an eta bost urteko espetxe zigorra ezarri zioten ETAko kidea izatea leporatuta. Zigorra beteta, Frantziatik kanporatu egin zuten 2008ko urtarrilaren 23an eta Euskal Herrira itzuli zen haren kontrako salaketarik ez zegoelako.

Jazarpena salatu zuen

Azpimarratzeko da atxilotu arte Polizia talde ezberdinen aldetik Fernandezek jasandako jazarpena. 2009ko ekainean hain zuzen ere jazarpenak, kolaborazio eskaintzak eta horri uko egin izanagatik jipoitu egin zutela salatu zuen Fernandezek. Salaketa publikoa egin eta Poliziaren jazarpena pairatzen duen orori salaketa jartzeko deia luzatu eta egun gutxira, lagunekin Venezuelatik oporraldia igarotzetik zetorrela Barajaseko aireportuan atxilotu zuen Espainiako Poliziak Ertzaintzak igorritako agindua medio.

Santutxun manifestazioa deitu dute gaur arratsalderako auzokidearen atxiloketa salatzeko. Karmelo plazan bilduko dira 20:00ean.

Irurria: Branka