Atzo arratsaldean Santutxuko kaleetan auzotar andana bildu zen Lander Fernandezen atxiloketa salatzeko manifestazioan. Auzoko kale nagusiak zeharkatu zituzten gazte santutxuarrari beren elkartasuna adieraziz. Protestaldira batu zirenek Fernandezek 2008tik sufritu duen jazarpen polizia salatu zuten.
Lander Fernandez Santutxuko gaztea 2008an itzuli zen auzora Frantziako espetxeetan 5 urte preso egon ostean. Askatu eta gutxira poliziaren aldetik jazarpen kasu gogorrak pairatu zituen: etengabeko jarraipenak, mehatxuak, kolaborazio eskaerak... bere etxeko atarian jipoitu zuten arte.
Bien bitartean, bi auzi ireki zizkioten. Bata, errepide kontrol batean presoen aldeko boletoak eramateagatik eta bestea, torturapean egindako deklarazioetan oinarriturik. Orain 15 hilabetetik Erroman zegoen Lander, bertan lan eta bizi zen. Entzutegi Nazionalak ekainaren 21ean epaitu nahi zuen.
Atzo goizean, etxetik irtetzen ari zela, 20 bat polizia enkaputxatuk pistola buruan jarri, etxea mihatu eta atxilotu zuten, Espainiatik bidalitako euroaginduaren ondorioz.