Kartzelatik atera du Italiako justiziak Lander Fernandez santutxuarra

bertonaldizkaria 2012ko eka. 18a, 09:05

Italiako Poliziak atxilotu zuen Santutxuko Lander Fernandez gaztea joan den asteazkenean Erroman Espainiak igorritako euroagindu bati erantzunez. Epaileak, baina, agindurik jaso ez duela eta, aske uztea erabaki du. Fernandezen askatasunaren aldeko elkartasun keinuak ugariak izan dira Itailan zein Euskal Herrian. 

Lander Fernandez aske geratu zen joan den ostiralean, haren aurkako auzia daraman epaileak espetxean izateko arrazoirik ez dagoela iritzita. Ekainaren 13an atxilotu zuten Santutxuko gaztea Erroman, lanera zihoala. Etxetik irten eta berehala 20 bat polizik inguratu eta atxilotuta eraman zuten. Arratsalderako Erroma erdiguneko Regina Coeli espetxean zegoen.

Atxiloketa Espainiako Auzitegi Nazionalak Italiari igorritako euroagindu baten ondorioz jazo zen. Espainiako Gobernuak ETAko kidetzat aurkeztu zuen Fernandez orain dela 15 hilabetez Italian bizitza normala egiten zuela jakina zen arren.

Orain epaileak dio ez duela euroagindurik jaso eta ez dagoela gaztea kartzelan izateko arrazoirik.

INFO + Branka