Ipuin erotikoen lehiaketa abian da Santutxun

bertonaldizkaria 2012ko eka. 20a, 10:03

Auzoko jaietako Santutxuko Gazte Asanbladaren egitarauaren barnean ipuin erotikoen lehiaketa aurki daiteke aurten. "Sexu askapenaren aldeko ekimena dela" deritzote Gazte Asanbladako kideek eta "lehiaketa polita eta dibertigarria izango dela" aurreikusi dute. Hori dela eta, "santutxutar edo ez-santutxutar guztiei" parte hartzera deitu egin diete.

Lehiaketaren oinarriak hurrengoak lirateke:

  • Ipuina euskaraz idatzia behar du izan.
  • Izenburua izan beharko du.
  • Gehienez bi orrialdekoa izango da.
  • Aurkezteko epea uztailaren 13an amaituko da, hau da, jaiak hasi aurretiko ostiralean.
  • E-posta bitartez (santutxukoga@gmail.com) edota gaztetxeko buzoian sartuta aurkeztu ahal izango dira.
  • Bi sari emango ditugu; bata originalenari eta bestea erotikoenari.
  • Saridunak uztailaren 15ean aurkeztuko ditugu, jaietako lehen igandean, gaztetxean, irakurketarekin batera.

Besterik gabe, parte hartzaile guztioi zorte on eta erabili burua, erabili irudimena!

INFO + SGA