uriola.eus

Badatoz Santutxuko jaiak; asteburuko egitaraua

 Santutxu

Sukalki txapelketak emango dio hasiera aurtengo Santutxuko jaiei larunbat honetan. Tripa ondo bete eta eztarria ondo freskatu ostean, 19:00ean, Karmelo kaletik Basarrateko txosnagunera jaitsiko dira kuadrilak Sama Sikuk eta Santutxuko txistulariek lagundurik. Pregoia Ibai Gomez Athleticeko jokalariak botako du 19:30etan Basarraten.

LARUNBATA, uztailak 14

09:00 7. Sukalki txapelketa Arsuagan.

13:00 Sukalki txapelketaren epaimahaia.

17:00 Bazkalostean Tutuki-Splash koadrilentzako.

19:00 Bajada Karmeloko errotondatik Basarratera: Sama Siku fanfarrea eta Santutxuko txistulariak.

19:30 Pregoia Ibai Gomezek botako du.

22:30 Berbena Basarraten: Izargi.

Atsedenaldian irrintzi txapelketa.

IGANDEA, uztailak 15

12:00 Adiskideak fanfarrea.

12:00 Umeentzako puzgarriak Basarraten.

13:00 Iñaki Perurena harri-jasotzailea Basarraten.

15:00 Basarraten bazkaria, errepresaliatuak gogoan.

19:30 Ipuin erotikoen lehiaketa Gaztetxean. Irakurketa eta sari banaketa.

20:30 Sapali afrikar perkusio taldea Basarraten.

 

INFO + Santutxuko Jai Batzordea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa