Arratsalderako mahaingurua, propaganda banaketa masiboa eta Txarri Kalejira antolatu dituzte Gazte Asanbladako kideek gaztetxean lehenik, Santutxun zehar gero.
Nahiz eta gaztetxearen aurkako huste agindua sinatuta egon, Uztaldiko kideek argi utzi dute beren plangintzarekin aurrera jarraitzeko duten asmoa.
CNT eta LAB sindikatuetako eta EHK eragileko kideek lagunduta, hitzaldia eta mahaingurua izango da gaur gaztetxean. Arratsaldeko bostetan hasiko den hitzaldi honetan eragile bakoitzak ordu erdiz krisiaren jatorria, horrela jarraituz gero zein izango den etorkizuna eta gazteek egoera horri aurre egiteko zein aukera dituzten azalduko du. Gaiarekin jarraitzeko mahaingurua izango da zortzietan. Bukatzeko, Santutxuko greba asanbladak deiturik propaganda masiboa banatuko da auzoan zehar. Azkenik, bederatzietan, Txerri Kalejira antolatu du Gazte Asanbladak Santutxuko kaleetan bere kezka eta protestak plazaratzeko.
INFO + SANTUTXUKO GAZTE ASANBLADA
UZTALDI GAZTETXEA (Iturriaga kalea, 14)