Hirugarren urtez jarraian, Santutxu Mendizale Taldeak ibilaldi neurtua antolatu du, urriaren 20rako, larunbata. Izen ematea goizeko 8:30etatik aurrera izango da.
Iazko txangoaren antzekoa egingo dute oraingoan, Arsuaga plazatik irten (La Zonatik) eta KaƱuetako pasealekutik eta Oiargan parketik, Bolintxu aldera hurbilduko dira, hango natur aberastasunaz gozatu ahal izateko. Hauspoa berotzeko, Arnotegiko gaina joko dute, berriro Santutxura itzuli baino lehen.
Informazio gehiago: www.santutxukomendimartxa.blogspot.com