Mahatserriko hainbat elkarte, taberna, estanko, denda eta ikastetxetan salgai dago jada BERTON aldizkariak atera duen egutegia bost euroren truke. Eskura ezazu!
BERTON aldizkariak Santutxuko Familia Elkartearen laguntzarekin 2013ko egutegi polit bat jarri du salgai urte bukaera baino lehen beharrezko dugun finantziazioa lortu ahal izateko.
Mahatserriko argazki ederrekin osatutako egutegia da BERTONena. Argazkilari profesional eta afizionatuek eskuzabalki BERTON-i utzitako argazkiekin osatua, alegia.
Eskerrak eman beharrean gaude egutegia egiten lagundu diguzuen guztioi. Asier Castro, Txabi Elkorobarrutia, Jesus Mari Agustin, Jose York, Joseba Gomez, Txema Kamara, Iñigo Azkona, Manuel Ramos, Tomas Galindo, Julen Landa, Jessica Llorente, Benito Fiz eta Jone Aurtenetxeri mila esker. Eta baita maketatze lanetan aritu den Unairi ere.
BERTON aldizkariak Santutxuko Familia Elkartearen laguntzarekin 2013ko egutegi polit bat jarri du salgai urte bukaera baino lehen beharrezko dugun finantziazioa lortu ahal izateko.