Azken mende erdian euskal presoek egindako hamar ihesaldi eta ihes saialdi biltzen dituen lana da. Henry Charriereren Papillon eleberri autobiografikoa irakurtzean sentitutakoak bultzatu zuten gaia jorratzera.
Josu Martinez bilbotarrak Tene Mujika saria irabazi du Presoaren betebeharra lanagatik. Azken 50 urteetan euskal presoek eginiko ihesaldi edo ihesaldi saiakerak biltzen ditu saiakera horretan.
Santutxuko idazle, zinegile eta musikariak euskal historia laburreko hamar ihesaldi biltzen ditu, ondo ateratakoa batzuk, txarto amaitutakoak, besteak. Horien artean, Jose Mari Sagardui Gatza zornotzarrak Granadan egindako saiakera, Segoviako ihesaldi ezaguna, Ismael eta Joxe Antonio Berasategi anaiek La Santeko (Paris) kartzelan eginikoa eta, nola ez, ezagunetan ezagunena, Iñaki Pikabeak eta Joseba Sarrionandiak Imanol kantariaren bafleetan sartuta Martutenen egin zutena.
INFO + BRANKA