Podologoa, txirrindulazalea, SOS Juanpa plataformako bozeramalea eta gauza askoz gehiago izan da joan berri zaigun Luis Mari Salazar Santutxuko auzokidea.
Gaurko jende askok beharbada ez zuen ezagutzen Luis Mari, baina Santutxu auzoan ugaria izan da berak emandakoa, Karmelo ikastolako guraso askok gogoratuko dute bere seme-alabak nola artatu zituen, adin guztietako pertsonen oinak maisuki eta maitasunez sendatzen, eguneko 24 orduak beti prest beharrizanean zegoen edozein pertsona laguntzeko, bere lantegiko lanorduak eta arratsaldeko bere kontsultan hamarretan bukatu eta euskara ikasten saitu eta lortu egin zuen.
Auzoko beste arlo batzuetan ere ekarpenak egin, txirrindulari taldean, mendizale taldean eta abar, auzoko hainbat presok badakite bere laguntzaz, bai idatziz baita beste era batzuetan ere, lagun urkoa baita behartsuak laguntzea ere izan dira bere egitekoak. Jubilatu ondoren, Ekuadorren egindako lana adibideetako bat, injustiziaren aurrean asaldatu eta horren aurka borrokatu, benetan lagun eredugarria.
Niretzat ohorea izan da horrelako lagun bat bidelagun izatea nire bizitzaren ibilbidean.
Kontxi, Iratxe, Unai, Esti, Onintze, Gaizka eutsi goiari eta jarraitu berak eman digun bizitza ereduari.
Jaio behin; amets sarri; borroka beti; hil, inoiz ere ez!
Gora Luis Mari!
Testua: Joseba Basterra