Santutxuko Sei Izar monolitoa berriztu dute

bertonaldizkaria 2014ko urt. 10a, 10:50

Sei izar monolitoa berriztu zuten santutxuko krosaren bezperan. Iturriaga kalean dagoen monolitoa auzoko sei gazteen omenez jarri zen, auƱamendietan elur-jausi baten ondorioz hil zirenean. Gazte honen lagunak izan dira txukuntze lanetaz harduratu direnak, urteak zeraman berriztu barik eta beraiek egitea erabaki zuten.

Mikel, Asier, Ibai, Ezker, Ikerne eta Arrizen 1995. urtean, Errege egunean, Tena aranean zeudenean elur-jausi batek harrapatu zituen. Formigal eta Panticosaren bitartean zeuden, mendi martxa bat egiten. 17 eta 23 urte bitarteko gazte mahatsorriak Santutxuko mendizale taldearen kideak ziren. Datorren urtean, 2015ean, istripuaren 20. urteurrena izango da.