Santutxuarrek babesa agertu diote astearterako kaleratze agindua duen familiari

uriola.eus 2014ko ots. 28a, 13:38

20 bat lagun batu dira Santutxu kaleko Kutxabank-BBKren bulegoaren aurrean, auzotar bat etxetik kaleratua izango dela salatzeko. Santutxuko Familia Elkarteak kaleratzea bertan behera geratzea eta adostutako irtenbide bat ematea eskatu dio banketxeari.

Santutxuko Familia elkarteak jakinarazi duenez, martxoaren 4ean utzi beharko du etxea auzoko familia honek, Kutzabankeko zuzendariak “inor etxerik gabe utziko ez zuela” esan bezuen ere. Gauzak horrela, hainbat izan dira gaurko hitzorduan parte hartu duten lagunak eta martxoaren 4ean, kaleratzearen egunean, beste elkarretaratze bat egingo dute Santutxu kaleko 15. zenbakian, kaleratua izango den emakumearen etxeko atarian, goizeko 10:15ean.