Hona ekarri dogun argazkia haietako bat da. Santutxu ez da salbuespena izan. Iturriaga baserritik (gaur egungo kaleak harengatik hartu ei dau izena) Santa Klara kalera (bertan egoan komentuagatik hartu ei eban izena) egoan eremuan gertatu eben futbol zelai horietako bat. Gitxi iraun eban, Iturriaga kalea urbanizatzeagaz batera erdibitu egin zen eta geroxeago hainbat etxe eraiki. Argazkian Ramon Tubet, Jesus Uribe eta beste auzokide batzuk ikusi daikeguz kamera aurrean, atzean Begoñako kanpandorrea zaindari dabela.