Mahatserria euskararen alde dantzan

uriola.eus 2014ko api. 7a, 16:16
Apirilaren 4ean eman zitzaion hasiera Santutxu-Txurdinagako 14. Euskararen Asteari. Hainbat egitasmo burutu dituzte; besteak beste, larunbatean koadrilen eguna ospatu eta Flash Moba grabatu zuten auzokideek.

Jendetza bildu zen eguerdian Karmelo kalean, euskararen alde dantza egitera, eta emaitza ezin hobea izan da. Bideoaz gain argazkiak ikus daitezke beheko loturan.

Asteburuan ekintza asko egin badituzte ere, asteazkenean emango diote bukarea Euskararen Asteari. Goizeko 10:00etatik aurrera, Eskolen arteko Play Back txapelketa egingo dute Karmelo kalean.

[Flash Moba iruditan]

Mari Karmen Elorriaga: "Euskararen Astea oso esperientzia potentea da"