Mahatserria euskararen alde dantzan
2014-04-07 16:16 Jaiak SantutxuApirilaren 4ean eman zitzaion hasiera Santutxu-Txurdinagako 14. Euskararen Asteari. Hainbat egitasmo burutu dituzte; besteak beste, larunbatean koadrilen eguna ospatu eta Flash Moba grabatu zuten auzokideek.
Jendetza bildu zen eguerdian Karmelo kalean, euskararen alde dantza egitera, eta emaitza ezin hobea izan da. Bideoaz gain argazkiak ikus daitezke beheko loturan.
Asteburuan ekintza asko egin badituzte ere, asteazkenean emango diote bukarea Euskararen Asteari. Goizeko 10:00etatik aurrera, Eskolen arteko Play Back txapelketa egingo dute Karmelo kalean.
Mari Karmen Elorriaga: "Euskararen Astea oso esperientzia potentea da"
Lagundu URIOLA ataria indartzen zure diru-ekarpenarekin. Izan zaitez URIOLA Laguntzailea!