30. urtez udaberri bete bertso

uriola.eus 2014ko api. 23a, 11:38
Urteurren borobila dute aurten Udaberriko bertso-saioek, 30. urtemuga. Santutxuko bertso-eskolak eta Bilboko Udalak bertso-ekitaldi paregabeak antolatu dituzte maiatzeko larunbatetan.

Euskal Herriko punta-puntako bertsolariak hurbilduko dira Santutxura aurtengo Udaberriko bertso-saioetan parte hartzera. Lehen hiru saioak larunbatetan izango dira eta azkena, bereziena, maiatzaren 30ean, ostiralez.

Lehen hitzordua maiatzaren 3an izango da. Ohi bezala, 13:00etan Santutxuko Karmelo plazan. Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendi ariko dira kantari.

Maiatzaren 10ean Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Igor Elortza eta Alaia Martinek egindo dute bertsotan. 13:00etan Kamelo plazan.

Maiatzaren 17an Jone Uria, Jon Maia, Miren Amuriza eta Fredi Paiaren txanda izango da. 13:00etan Kamelo plazan.

Saio berezia: bertso-kalejira

Azkena, saio berezia izango da zalantzarik gabe, baina ez da larunbatez izango, maiatzaren 30 ostiral iluntzean baizik. Bertso-kalejira gidatuko dute Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes eta Oihana Bartrak Santutxuko kaleetan. Kalejira 20:00etan abiatuko da Rikardo Bastida plazatik.