Santutxuko Gure Esku Dagok kalejira egingo du auzoan barrena 19:30ean. Guztira bost gune prestatu dituzte eta bakoitzen pertsona talde ezberdin batek kalejirarekin bat egingo du animazio propioarekin.
Makua plazan hasiko da hitzordua. Bertan, hainbat kirolari egongo dira eta bizikletaz Ritxi plazara hurbilduko dira non, kantuzaleek trikitiekin eta abestuz kalejirarekin bat egingo duten. Denak batera Grua plazara joango dira, ume eta gurasoak egongo direlarik bertan. Hauek 18:00etan dute hitzordua eta kalejira heldu bitartean, txokolatada eta jokuak izango dituzte. Laugarren gunean, Basarrate plazan, gazteak batuko dira kalejirara batukada ikastarotxoa egin eta gero. Ondoren, gune guztietako lagunak dantzariekin egingo dute bat Arsuaga plazan eta bertatik, Karmelora joango dira. Bukatzeko, Karmeloko plazan erromeria egongo da eta parte hartzaile guztien artean esku erraldoia irudikatuko dute. Ibilbide osoan zehar argazkiak eta bideoak grabatuko dituzte.