Santutxuko Gazte Asanbladak bideo bidez arbuiatu du Hiritarrentzako Segurtasun Lege proposamen berria

uriola.eus 2014ko mai. 13a, 10:43

Martxoaren 27an Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren osoko bilkurak aho batez onartu zuen Herritarren Segurtasunaren Babeserako Legearen aurreproiektuaren txostena. Santutxuko Gazte Asanbladak proposamena errefusatu du bideo bidez, ezarritako neurriak gehigizkotzat joz.

Bideoaren bidez, salatu egiten dituzte espazio publikoaren erabilera arautzen duten "neurri zigortzaileak" eta horien urraketak eragingo dituen zigorrak. Argi utzi dute ohikoak izan daitezkeen egoerekin nahasi daitezkela aipatutako neurriak.