Aisialdi aukerak plazaratuko ditu Basarrate Egunaren 7. edizioak

uriola.eus 2014ko mai. 19a, 10:02
Maiatzaren 30ean, ostirala, gazte zerbitzu, auzoko aisialdi talde, akademia eta elkarteek Basarrate Gazte Egunaren 7.edizioa antolatu dute. Jaia Basarrate Landan egingo da beste urte batez eta ume zein gazteentzat dauden aisialdi aukerak plazaratzeko asmoa daukate.

Urte honetan, ospakizunaren 7.edizioa egingo dute; EISE eta Gazteguneak jarritako lehenengo harrietatik makina bat talde bildu direlarik jaiaren inguruan "gero eta ilusio handiagoz elkarlanean".

Egitaraua

12-17 urteko umeentzat:

- Talo fabrika
- Tatto Txinatarrak
- Hizkuntzen txokoa
- Gazte zirkoa (monozikloak, slack line, diaboloak, mazak...
- Looping Bike

0-11 urteko umeentzat:

- Patinajea Santutxu Hockey Taldearen eskutik
- Tailerrak (motxilak, txapak...)
-  Jolasak
- Aurpegiak margotzeko tailerra

Adin guztientzat:

- Txokolatada
- Kutxa flamenkoa

Emanaldiak:

- Millenium akademia
- Dena Bilbao akademia
- Gaztedi Dantza Taldea
- Luisa Marillac Elkartea
- Uribarriko Gazte Perkusio Taldea