Hiru txapeldun bertsotan Santutxuko kaleetan

uriola.eus 2014ko mai. 30a, 08:30

30 urte bertsotan. Bilboko Udaberriko bertso-saioek 30 urte bete dituzte aurten. Azken saioa gaur izango da, euripean bada ere. Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes eta Oihana Bartra ariko dira kantuan.

Maiatzeko lehen hiru larunbatetan bertso-saioak izan dira Karmelo plazan. Gaur, ostirala, azken saioa ez da taula gainekoa izango, ibiltaria baizik. Berezia, 30. urteurrena ospatzeko. Bertsolaritza Santutxu auzora zabaltzeko. Gazteen artean, batik bat.

Protagonistak ez dira nolanahikoak, hiru txapeldun izango dira bertso-kalejira gidatuko dutenak. Oihana Bartra, santutxuarra eta Bilboko bertsolari txapelduna, Arkaitz Estiballes, santutxuartua eta Bizkaiko bertsolari txapelduna, eta Andoni Egaña, Euskal Herriko bertsolari txapelduna 1993-2009 bitartean.

Bertso-kalejiraren ibilbidea

Santutxu auzoan zehar ibiliko dira hiru bertsolariak. Ricardo Bastida plazako Baztertxu tabernatik hasiko dira 20:00etan. Dacca taberna (Karmelo plaza 20:30), El Rincon taberna (Karmelo galeriak 21:00), Zirkilu taberna (Santa Klara kalea 21:30), Guretxe taberna (La zona 22:00) eta Kiski´s tabernatik (Iturriaga kalea 22:30) pasako dira.

[2014/05/07] Joserra Bilbao: "Txapeldunak sobera aurki daitezke 30.edizio honetan"