Baztertxu tabernako ‘Calçot faltsua’ garaile Santutxu Pintxotan lehiaketan

uriola.eus 2014ko mai. 30a, 07:00

www.santutxupintxotan.com
Gran Bilbao hotelan jokatutako finalean Baztertxu tabernako pintxoa izendatu du garaile epaimahaiak.

Santutxu Pintxotan lehiaketako lehen edizioak badu txapelduna. Baztertxu tabernako Juan sukaldariak aurkeztutako ‘Calçot faltsua’ da, epaimahaiaren aburuz, Santutxuko pintxorik onena.

Pintxo originalena Santutxu tabernaren ‘Euskandalus’ izendatu dute. Alesandra tabernaren ‘Sekretua’-k jaso du publikoaren sari nagusia eta Mikel tabernak barra jatorrenaren saria.

Gran Bilbao hotelean, azken hamar finalistek, hoteleko sukaldean, beraien pintxoak prestatu eta areto nagusian, jendaurrean eta epaimahaiaren aurrean defendatu zituzten. Epaimahaia punta-puntako bederatzi sukaldarik osatu zuten. Horietako lau santutxuarrak dira. Epaimahaikide izan ziren: Jose Migel Olazabalaga -Aizian jatetxeko sukaldaria-, Fernando Canales -Etxanobe jetetxekoa-, Hung Fa -Igeretxe hoteleko sukaldaria eta Top Chef saioko lehiakidea-, Paul Ibarra -Etxanobe jetetxeko I+D arduranduna-, Javi Izarra -Tamarises jatetxeko sukaldaria eta santutxutarra-, Aitor Elizegi Bascook jatetxeko sukaldaria eta santutxutarra-, Arkaitz Arostegi eta Aitor Blanco -Aizian jatetxeko sukaldariak eta santutxutarrak- eta Alvaro Garrido -Mina jatetxeko sukaldaria-.

Guztira, 44 taberna eta jatetxek parte hartu dute Santutxu Pintxotan egitasmoko lehen edizioan.