Juan Carlos I.a erregearen abdikazioa jasoko duen Lege Organikoaren proiektua eztabaidatu eta bozkatuko dute gaur goizean Diputatuen Kongresuan. Legea onartzeko, gehiengo osoaren babesa behar du proposamenak, eta hala jasoko du PP eta PSOEren babesarekin.
Zer deritzozu Abdikazio legeari?
Unai - Santutxu: Berdin dit. Monarkia pribatizatu beharra dago; esponsor bila hasi behar du, ezin du diru publikorik irentsi.
Galder - Txurdinaga: Abdikatu baino, desagertu egin behar du erregeak, eta armak entregatu.
Ninbe - Alde Zaharra: Monarkia bertan behera uzteko borrokan parte hartu eta euskal errepublikaren alde kalera irten behar dugu.
Iñigo - Ibarrekolanda: Ez zait bidezkoa iruditzen. Erreferenduma deitu eta herriari galdetu behar zaio monarkiarekin jarritu nahi duen.
Garazi - Deustu: Monarkiako kideak lapurrak baino ez dira. Oztopo dira egungo sisteman.
Alex - Bilbo/Berango: Nor bere etxean ondoen.