Larunbatean hasiko dira Santutxuko jaiak

uriola.eus 2014ko uzt. 9a, 07:45

Uztailaren 12an, larunbata, abiatuko dira Santutxuko jaiak. Jai Batzordeak aurtengo egitaraua kaleratu du eta dakigunez, ekintzaz beteriko programa prestatu dute.

 

 

Santutxuko Txistulari Taldeari egokitu zaio aurten jaietako pregoia irakurtzea. Txistulariek 40 urtez auzoan eginiko lana aitortu nahi izan du Jai Batzordeak.

Uztailaren 12an emango diote txistulariek eta Sangutxu maskotak jaiei hasiera. Bederatzi egunez luzatuko dira Karmengo jaiak Santutxu auzoan.

Egitaraua Interneten eta sare sozialetan eskura dago jada.
http://issuu.com/sangutxu/docs/14liburuxka101web

Kontzertuak

Musika jaun eta jabe izango da Basarrate plazan, beste behin. Eszenatoki gainean ikusi eta entzuteko aukera izango da, besteak beste, Ke No Falte, Sokrates, Garilak 26, Jokaldi, Habana 537, Karisturas del Nervion, Zazkel, Bolkete, Iñaki Basabe, The Godoys Wonderers, Jimi Laboa, Motxaila Band, Leihotikan, Arkada, Joxe Replay eta Honat.

Bideoklip txapelketa

Urtero bezala bigarren larunbatean -uztailak19-, berbenaren deskantsuan, bideoklip txapelketan parte hartzen duten lanak proiektatuko dira. Bideoak entregatzeko epea larunbatean, uztailak 19, 19:00etan bukatuko da. Jai Batzordeko txosnan eman behar dira. #bideokliptxapelketa

SANTUTXUKO JAIAK

Facebook

Twitter