Santutxuko jaiak auzoaren "indar adierazgarri"

uriola.eus 2014ko uzt. 11a, 11:49

Aurten jai desberdinak egitea erabaki du Gazte Asanbladak, eta gaur auzoan jai giroan sartzen joateko Bilbao BBK Live jaialdiaren alternatiba gisa Karmelo plazan 18:30ean antolatu duten Santutxu Alive jaialdia horren erakusgarri izango da.

Bihar, uztailak 12, hasiko dira 9 egun iraungo duten Santutxuko jaiak. Egitaraua txapelketaz josita dator. Aurten ia egunero lehiaketa gastronomikoak izango dira Karmelon eta Arsuagan. Horietaz aparte, Ke No Falte, Habana 537, Lehiotikan, Arkada, Joxe Replayren kontzertuak eta makina bat erromeria izango dira.

Ibai Garcia Santutxuko jai batzordeko kidearen arabera, jaiek "aurreprestakuntza handia" behar dute bai kontzertuak lotzeko, bai txosnak eta jaigunea antolatzeko, eta auzoko jai batzordearen garrantzia azpimarratu du "ez bakarrik Santutxuko jaietan egiten duen lanagatik, baita urte osoan antolatzen dituen hainbat ekimenengatik ere". Bere kide den Naia Vivancok adierazi duenez, "jaiak ez balira egingo ezin izango genuke mantendu urte osoan antolatzen dugun egitarau guztia". Gainera, "oztopo handiak pasatu behar ditugu jaiak antolatzeko Udalaren aldetik ez dugulako laguntzarik" gehitu du, eta, beraz, auzokideen inplikazioa ekonomikoki handiagoa da. Halaber, Santutxuko jaiak auzoarentzat "indar adierazgarriak dira harremanak sendotzeko" adierazi dute, jaietan auzotarrak kalera ateratzen baitira eta elkar ezagutzen baitute.

 

Egitaraua - Uztailak 12, zapatua
09:00 56. Bakailaoa pil-pilean txapelketa eta 10. Marmitako txapelketa.
12:00 Irrintzi txapelketa
13:30 Lapikoen bilketa eta sari banaketa
18:00 SAMA SIKU fanfarrea eta Santutxuko txistulariak
19:30 Pregoia eta txupina
20:30 KE NO FALTE kontzertua
20:30 SOKRATES berbena
22:30 GARILAK 26 berbena
Irrintzi lehiaketa atsedenaldian

Uztailak 13, domeka
11:00 Okela kaldereta erraldoia prestatzen hasiko gara
12:00 ADISKIDEAK txaranga
12:00 Umeentzako puzgarriak
13:00 Forjari lantegia eta ikastola
14:00 Okela kalderetaren dastatzea
16:30 Mus txapelketa
17:00 Umeen futbito txapelketa (kanporaketak)
18:00 JOKALDI nagusientzako berbena
19:00 PObrESIAK poesia musikatua
19:00 Sevillana erakustaldia
21:00 HABANA 537 kubatar jaia

 

Egitarau osoa hemen

[2014-07-09] Larunbatean hasiko dira Santutxuko jaiak

[2014-07-08] Txistulari lagun taldeari gorazarre

[2014/07/02] Santutxuko jaiak, made in Netherlands