Solokoetxe ere jaietarako prest

uriola.eus 2014ko ira. 3a, 10:00

Solokotxeko jai batzordeak aurtengo jaietako kartela eta egitaraua zabaldu ditu eta bide batez bilbotarrei parte hartzeko deia egin die. Arabella, Zorrotza eta Uribarri-Matikon ere irailean ospatuko dituzte auzoko jaiak.

Eskerrak eman nahi dizkie Solokoetxeko jai batzordeak antolaketan eta prestaketan "laguntza eman dieten guztiei". Besteak beste, jaietako egitarauan publizitatea ipintzen duten taberna, denda eta establezimenduei. "Zuen laguntza gabe jaiak ezinezkoak izango liratateke", dio batzordeak. Eta nola ez, "auzotar guztiei Solokoetxeko jaiak bultzatzeagatik jai batzordeak jarritako txosnaren bitartez -finantzabide bakarra- eta jaietako produktuak kontsumituz".

"Urte osoan lan egin eta gero" helduko dira hurrengo ostiralean auzoko jaiak Solokoetxera. Hori dela eta, batzordeak "indarkeria gabe" eta "euskaraz" ondo pasatzeko mezua zabaldu die bilbotarrei.

Jai Batzordeak jaiak ez ezik Euskara Eguna -martxoan-, Udaberri Jaia -ekainean- eta Mari Domingi eta Olentzeroren kalejira -abenduan- antolatzen ditu.

 

SOLOKOETXEKO JAIAK 2014 - Egitaraua

Irailak 12 ostirala

18:00 Txokolatea Zabalbiden eta Solokotxoni harrera

19:00 Kalejira Solokotxonekin, Zabalbidetik Zumarraga plazara

19:30 Jai batzordeko txosnaren irekiera, Zumarraga plazan

20:00 Pregoiaren irakurketa Solokoetxe F.C.-ren eskutik + jaien hasierako txupina

21:30 DJ Gofreak

22:30 Rock kontzertuak: Pomeray + Los Aparcabicis del Espacio

00:00 Funk jaialdia: The Cherry Boopers

01:30 DJ Gofreak

 

Irailak 13 larunbata

11:30 Ximelgorri, umeentzako tailerrak Fika plazan eta Urtxintxaren umeen puzgarri txikia 0-6 urte bitartekoentzat. Jai txupina!

13:30 Bertso-poteoa auzoko tabernetan zehar Arkaitz Estiballes eta Oihana Bartrarekin.

16:00 Jai batzordeko txosnaren irekiera, Zumarraga plazan

16:00 Umeen partxis txapelketa, Zumarragan

16:00 Mus a tres txapelketa

17:30 Kubako Sirra Mestra dantza taldea, Zumarraga plazan

18:15 Rap-Beatbox ikuskizuna, Dptes + Lapiko Klika taldeekin

19:00 Mozorro desfilea, talde saioa gazteentzat eta Nagusitxu Animatu saria, Zumarragan, Karmele Larrinak, Anakozek eta Aritzek aurkeztuta + Traka

22:00 Las Fellini taldearen ikuskizuna, Zumarragan

23:30 DJ Xaibor

 

Irailak 14 igandea

11:00 Jai batzordeko txosnaren irekiera + Pintxo-potea + Jai txupina

11:00 Solokoetxeko I. Artisau Azoka

12:00 Moto Molto zirkuitua, Fika plazan

12:30 Iturri txapelketa

13:00 Bizi Nai eta Gaztedi taldeen euskal dantza saioa

15:00 Herri bazkaria Zumarraga plazan + herri jolasak + ur jolasak + jaien amaiera

 

[2014/09/01] Iraileko jai herrikoiak: Arabellan, Zorrotzan, Solokoetxen eta Uribarrin