Auzoan, Santutxun, taberna eta lagun arteko giroan emango dute beraien lanaren berri Luis Solo eta Roberto Crespo Luber Jack taldeko sortzaileek, Iñigo Lopez eta Eder Reguera RECRUM MEDIAko zuzendari eta edizio-ekoizpen arduradunak eta Mikel Ibañez aktore eta bideoklipeko protagonistak.
Distrito Jamaika tabernan (Masustegi kalea 11) 20:00etarako deitu duten prentsaurrea Luber Jaceko kideek hainbat xehetasun emateko. Bideoklipa, ofizialki, gaur estreinatuko dute Warner Music Spainen Youtubeko kanalean.
‘Siete’ abestiko hitzak Luis Solorenak dira eta musika Solo eta Roberto Cresporen elkarlana. Bideoklipa RECRUM MEDIAk egin du. Llegó la hora diskoko singlea da ‘Siete’ singlea.