Santutxuko V. Mendi Martxa Neurtua larunbatean

uriola.eus 2014ko urr. 17a, 09:32

Santutxuko V. Mendi Martxan bikoteek 20 kilometroko martxa neurtuari egin beharko diote aurre. Aurretiaz -Internet bidez- edo larunbatean bertan, urriak 18, eman ahalko da izena. 

Ibilbidea 20 kilometrokoa izango da, iazko berbera. Santutxun hasi eta Kaños pasealekua, Bolintxu, Igertu, Arnotegi, Oiarganetik pasa ostean berriro ere Santutxu amaituko delarik.

Izen-ematea 8:30etatik aurrera Arsuaga plazan egin ahalko da. Bikoteko 2 euro balio du izen-emateak eta jasotako diru guztia antolakuntza gastuak ordaintzera bideratuko da. Nahi duenak, aurretiaz, Internet bidez eman dezake izena stx.mendimartxa@gmail.com helbidera mezua bidalita.

Bikoteka parte hartu beharra dago eta kontrol postuetatik ere elkarrekin igaro beharko dute bikoteek.

Kontrol postuetan (hiru izango dira: Kaños, Igertu eta Oiargan), denbora markak fitxan idatziko dituzte antolakuntzako kideek.

Ibilbide erdiko kontrol postuan (Igertun) denbora eten eta zerbait jateko aukera izango dute partaideek.

Helmuga postua 14:00etan itxiko dute.

Informazio gehiago: santutxukomendimartxa.blogspot.com