XX. mende erdialdetik gaur egunera arteko euskal gizartearen mosaiko historiko, politiko eta kulturala osatu du Joseba Zulaikak. Sei hamarkadetako kronika. Berea, pertsonala ez ezik -katolikotasunean hezi eta ETA sortu zuen belaunaldiarena-, Bilbo hiriarena ere egiten du, izan duen eraldaketa harrigarria ardatz hartuta.
Joseba Zulaika (Itziar, 1948) Deustuko Unibertsitatean filosofian lizentziatu zen, eta AEBetako Princetongo Unibertsitatean antropologiako doktoregoa lortu zuen. Gaur egun, Basque Studies Programeko zuzendari da eta Antropologia eta Euskal Kulturako eskolak ematen ditu Renoko Unibertsitatean (Nevada).
Argitaratu dituen lan nagusiak: Ehiztariaren erotika (1990), La violencia vasca: metáfora y sacramento (1990), Caza, símbolo y eros (1992), Migración, etnicidad y etnonacionalismo (elkarlanean, 1996), Del cromañón al carnaval (1996) eta Crónica de una seducción: el Museo Guggenheim de Bilbao (1997).
Vieja luna de Bilbao. Crónicas de mi generación liburua aurkezpena: azaroak 4 asteartea, La Taller gunean (Zumarraga 7, Solokoetxe) 19:30ean.