1/2 sumarioaren baitan, 28 gazte independentista epaituak izaten ari dira Auzitegi Nazionalean, haien artean Ikoitz Arrese eta Xabat Moran santutxuarrak. Epaiketa irailaren 22an hasi zen auziperatuen deklarazioekin eta bertan, torturak salatu zituzten. 28 gazteei seina urteko espetxe zigorra eskatzen zaie.
Xabat Moran eta Ikoitz Arreseri babesa agertzeko prestatu dute egitasmoa. 18:00etan, informazio gunea egongo da Karmelo plazan; 19:00etan mural herrikoia egingo dute; 20:00etan giza katearen txanda izango da; eta bukatzeko, 21:30ean, euskal kantuen bertsioak eskainiko ditu Lau Katu taldeak.