Grabaketa eta pista anitzeko edizioan oinarritutako software batean oinarritzen da aplikazio hau, eta audio postprodukzioan erabiliena da mundo mailan; audio fitxategiak, sesioak sortzea, midi eta audioaren barna nabigatzea, edizio eta nahasketa leihoak...
Hitzaldi-ikastaroa azaroaren 25ean izango da Juan de Gardeazabal kaleko 3. zenbakian, Bilbao Eszenan. Cesar Ibarretxek zuzenduko du eta informazio guztia info@atae.org web gunean eskuratu daiteke.
ATAEko bazkideek eta Bilbao Eszenako erabiltzaileek 10 euro ordaindu beharko dituzte saioagatik eta bestelakoek 15 euro. Guztira 25 parte hartzaile egon ahalko dira.