Ekitaldia gaur, azaroak 27, irekiko da Edertasun barren eta apal batez: Euskal Binetak (1894-2014) erakusketarekin. Bertan aukera izango da egilearekin batera bisita gidatuaz gozatzeko 20 paneletan.
Azaroaren 28an Zinebi Festibalaren eskutik hainbat animazio pelikula proiektatuko dira, baita Begoña Vicarioren lanak ere. Horrez gain, Euskal komikiaren azoka antolatu da, bai eta Kamishibai ikastaroa ere 10-12 urte bitarteko gaztetxoentzat. Eta amaitzeko bi hitzaldi eskainiko dira; Hizkuntza gutxituzko komikigintza: Okzitania, Galizia eta Euskal Herria eta Kuter, pritt eta tippex. Zer ote diren fanzineak, azken hori Lanbroa tabernan.
Azaroaren 29an goizeko 10:00etatik aurrera antolatu dira ekintzak; Graphic recording eta Kamishibai ikastaroak, Euskal Komikiaren azoka, Nontzefilmak lehiaketako animazio pelikulen proiekzioa, HB komiki berriaren aurkezpena, Hizkuntza gutxituzko komikigintza hitzaldia eta amaitzeko Zazkel taldearen kontzertua eta bitartean marrazkigile gonbidatuak lanean arituko dira.
Antolatzaileek, jaialdiaren amaiera ekitaldian, azaroaren 29an, Begoñako udaltegian, I. Parrapean Komiki Lehiaketako hiru sarien banaketa egingo dute. Sarituek zenbait marrazki eta informatika material jasoko dute, diploma batez gain, eta komiki irabazlea bertako BERTON aldizkarian argitaratuko da.
Azaroak 27 osteguna
Azaroak 28 ostirala
17:00 Proiekzioak: Zinebi festibalaren eskutik hainbat animazio pelikula proiektatuko dira, baita Begoña Vicarioren lanak ere.
Aurkezleak: Zinebi eta Begoña Vicario.
18:00 – 21:00 Euskal Komikiaren Azoka.
18:00 – 20:00 Liburutegian: Kamishibai ikastaroa, 10-12 urtekoentzat.
Irakaslea: Aitor Txarterina.
* Bertan izena eman behar da jarduera hasi baino 15 egun lehenagotik.
18:30 Hitzaldia:Hizkuntza gutxituzko komikigintza: Okzitania, Galizia eta Euskal Herria.
Okzitania: Dessenhar en occitan – Okzitanieraz marraztu, Jean-Claude Pertuzé.
* Bat-bateko itzultzailea bertan izango da.
20:30 Hitzaldia: Kuter, pritt eta tippex. Zer ote diren fanzineak. Zaldi Eroa, Ion Iñaki Artetxe, Asisko Urmeneta.
Lekua: Lanbroa taberna.
Azarok 29 larunbata
10:00 – 14:00 Liburutegian: Graphic recording tailerra, 15 urte gorakoentzat. Irakaslea: Pernan Goñi.
Bertan izena eman behar da jarduera hasi baino 15 egun lehenagotik.
11:00 – 13:00 Liburutegian: Kamishibai ikastaroa, 10-12 urtekoentzat.
Irakaslea: Aitor Txarterina.
* Bertan izena eman behar da jarduera hasi baino 15 egun lehenagotik.
11:00 – 14:00 Euskal Komikiaren Azoka.
12:15 Parrapean sari banaketa, Pan-pin komiki hilabetekariaren eragile nagusiarentzat: Joseph Camino.
12:30 Proiekzioak: Nontzefilmak lehiaketaren eskutik hainbat animazio pelikula proiektatuko dira, baita Izibene Oñederraren lanak ere.
Aurkezleak: Nontzefilmak eta Izibene Oñederra.
18:00 – 20:00 Euskal Komikiaren Azoka.
18:15 I. Parrapean Komiki lehiaketako sari banaketa.
18:30 Komiki berrien aurkezpena: HB. Unai Iturriaga eta Alex San Vicente.
19:00 Hitzaldia: Hizkuntza gutxituzko komikigintza: Okzitania, Galizia eta Euskal Herria.
Euskal Herria: Euskal komikia ispiluaren aurrean, Igor Leturia eta Dani Fano.
20:30 MusikMarraz: Zazkel taldearen kontzertua eta bitartean marrazkigile gonbidatuak lanean arituko dira.
Lekua: La Nube taberna.