Plazan izango dute aukera Olentzero eta Mari Domingik Santutxuko umeak agurtzeko eta euren gutunak jasotzeko.
Baina ez dute arratsaldea jesarrita emango, ez. Ohi bezala txistulariek lagunduta kalejira egingo dute auzoan zehar. Karmelo plazan bukatuko dute eta bertan hitz batzuk luzatuko dizkiete Olentzero eta Mari Domingik auzotarrei. Kantu eta dantza artean amaituko da ekimena.