Ikastaroak irauten duen hilabetean eta hurrengo astera arte, ikastaroko partaideek euren egitasmo bereziari buruzko kontsultak ere egin ahal izango dituzte mezu elektronikoz. Ikastaroa gaztelaniaz eskainiko da, baina tutoretza pertsonalizatuak ikasleak aukeratzen duen hizkuntza, euskaraz edo gaztelania, egin ahal izango dira. Materialak eta komunikazioa elebidunak izango dira.
Izena emateko beharrezkoa izango da datu pertsonalak edo/eta konpainiarenak, curriculum laburra eta gaur egungo edo etorkizuneko egitasmoaren desskribapen laburra aurkeztea, eta baita sortutako komuikazio materialak ere, hala denean. Ikastaroaren prezioa 70 eurokoa da, eta 50eurokoa Bilbao Eszena, ATAE, ADDE eta EAB erakundeetako bazkideentzat. Diru-sarrera, antolakuntzak izen ematea baieztatu ondoren egin beharko da.
Komukazioaren lehen laguntzak ikastaroaren helburua, artista edo konpainia bakoitzaren lana azken hartzailearengana, entzulearengana, behar bezala hel dadin komunikazio egokiak duen garrantzia azpimarratzea da. Horretarako , Guillermo Royo eta Naia Muñoz irakasleek, komunikazioa kudeatzeko dauden tresnak eta hartzaile bakoitzarentzako (ikus-entzuleak, kominikabideak, banaketa…) bide egokienak azalduko dituzte. Halaber, dauden baliabide posible guztiak aztertuko dira, klasikoenak eta baita azken baliabide digitalak ere.